AEK-k 5.000 hiztegi labur banatuko ditu Iruñeko herritarren artean
Ekimen honen helburua da bertako biztanleen arteko harremanak euskaraz izan daitezen bultzatzea. Horretarako AEK-k jendea gonbidatu du gaur banatu duen oinarrizko hiztegia erabiltzera eta euskaltegietan izena ematera.
2015-ko otsailak 6
5.000 oinarrizko hiztegi banatuko ditu AEK-k datozen egun eta asteetan. Hiztegi horietan agurtzeko hitzak, zenbatzeko, jakiak eta edariak ezagutzeko agertzen dira. Iruñeko leku eta egoera desberdinetan banatuko dituzte AEK-ko kideek. Banaketa nagusia gaur eguerdian egin da Sarasate Pasealekuan dauden autobusetako markesinetan. Horrez gain, bestelako gune jendetsuetan, lantokietan, azokan…. eskuratu ahal izanen dira.
Urritik aurrera 500 bat lagun ari dira euskaraz bizitzeko urratsak ematen AEKren Iruñeko euskaltegietan, eta otsailean matrikulazio garai berri abian jarri da; era berean, eskaintza berri bat antolatu dute: konbinatua (3 egun aurrez aurreko eskolak gehi autoikaskuntza)