“Adierazpen askatasuna” exijitzen du EH Bilduk Burlatako Udalean
Burlatako Udalaren azken udalbatzarrean, Navarra Sumako zinegotzi batek EH Bilduko ordezkari bat auzitegietara eramatearekin mehatxu egin zuen, ez bazituen zuzentzen "Trece Rosas-en" inguruaren mozioan esandako hitz batzuengatik, non esaten zen Navarra Sumako bozeramaileak diktadura frankista justifikatu egin zuela.
2019-ko azaroak 6
Hori dela eta, galde-eskeak egiterakoan EH Bilduk exijitu dio alkatetzari berehala Bozeramaile Batzarra deitu dezala egoera larri hau aztertzeko; alde batetik, edozein hautetsiri iritzi eta adierazpen askatasuna debate politikoan hertsatzen ari direlako eta bestalde alkatetzaren udalbatzarren kudeaketa penagarria aztertzeko asmoz. Politikoki argudiatzeko gaitasun faltaren aurrean, Navarra Sumak mehatxuetara eta hertsapenetara jotzen du onura politikoa lortzeko xede. Hortaz, Burlatako Udalean gerta daitekeen edozein inboluzio demokratikoa salatuko dugu.