Absolbitu egin dituzte kartelak jartzeagatik epaitutako Iruñeko hiru gazteak

Pasa den astean epaitu zituzten Auzitegi Nazionalean Oihan Zuñiga, Jon Abaigar eta Gorka Sueskun gazteak, espetxe politika salatzeko kartelak jartzeagatik “terrorismoa goratzea” egotzita. Fiskalak urte eta erdiko kartzela zigorra eskatzen zuen bakoitzarentzat, baina epaileak hiru gazteak absolbitu egin ditu.