Abortoaren eskubidearen alde mobilizatzeagatik, isunak iritsi dira Antsoaingo bizilagunei

Osotara 8 pertsona izan dira isunduak, eta bakoitzari 600 euro ezarri diote Francisco Perez artzapezpikua Antsoaingo erietxe atarira joan zenean kontzetrazio bat egiteagatik.

2014-ko apirilak 3

Pasa den abenduaren 27an, Francisco Perez Iruñeko artzapezpikua Antsoinera joan zen "bizitzaren aldekoen" izeneko taldeak Antsoainen dagoen emakumeendako klinikaren atean antolatzen duten konzentrazioan parte hartzera, arrosarioa otoitzen. Hori jakitean, 70 pertsona inguru elkartu ziren beraien ondoan, modu baketsuan, emakumeen eskubideen defentsan. Hala ere, Goardia Zibila agertu zen eta polizia-lerro bat egin zuten bi taldeen artean, ultrak eta artzapezpikua zaintzeko, egindako txostenean esaten duten arabera. Tentsio momentu bakar bat bizi zen, baina ez zuten inor identifikatu ezta atxilotu ere.
 
Hala eta guztiz ere, pasa den astean Antsoaingo 8 bizilagunek jaso zituzten 600 euroko isunak, legez kanpoko konzentrazio batean parte hartzeagatik argudioarekin. Identifikatzeko erabili zuten tresna prentsan agertutako argazkiak izan dira. Antsoaingo bizilagunek salatu dutenez, bi pertsona gutxienez, ez zeuden ontzentrazio horretan izan. Hau dena ikusita, Bildu Antsoain beste talde politikoekin hitz egiten ari da, ikusteko ea posiblea den gertaera honi buruzko salaketa zabal bat egitea.
 

Gehiago