Abenduaren 31an euskal preso politikoen eskubideen aldeko ekitaldia eginen da Antsoainen

Sare herritarrak antolatu duen ekitaldian espetxe politikaren aldaketa exijituko da.

2016-ko abenduak 22

Sare herritarrak espetxe politika aldatzea eta presoen sakabanaketaren amaiera exjitzeko ekitaldi bat ospatuko du Antsoainen abenduaren 31an. Sareren asmoa da “herritar anitzen elkarlana ehuntzea” eta pentsaera eta ibilbide politiko ezberdinak egin dituzten pertsonak “helburu amankomun batzuen alde” biltzea sakabanaketa politikaren amaiera lortzeko, eta gaur egun dagoen salbuespeneko arautegiaren indargabetzeko. Gaixotasun larriak dituzten presoen etxeratzea ere aldarrikatuko dute.

Abenduaren 31an eginen den ekitaldia “Zurekin!!! Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira” izenburua izanen du, eta Antsoaingo Antzokian ospatuko da. “Gure helburu nagusia kartzela politikak Antsoaingo herritarrengan sortarazten dituen eskubide urraketak jendarteratzea da. Egoera honekin bukatzeko gizarte zibilaren lidergoa eta herritarron aktibazioaren beharra aldarrikatzen dugu”.

Ekitaldi “koloretsua” izanen da, “enpatian, hunkiduran eta alaitasunean” oinarrituko dena. Zuzeneko musika, testigantzak zein proiekzio ezberdinak ikusteko aukera izanen dira.

Gehiago