A-23, politika egiteagatik Sakanako auziperatuei elkartasuna adierazteko eguna

Aurtengo Elkartasun Egunean indar berezia eginen dute Joxe Aldasoro eta Jon Patxi Arratibelen askatasunaren alde. "Independentistak, ezkertiarrak izateagatik jazartuak, atxilotuak, torturatuak, espetxeratuak eta sarri, epaituak", ekimenaren esanetan.

2016-ko apirilak 3

Sakanan eskubide Zibil eta politikoen urraketa ez da bi pertsona hauei mugatzen. Iturmendiko gazte batek epaiketa du hilaren 22an, eta badira beste 4 sakandar auziperaturik.

Epaiketa eta auziperatu guzti hauei elkartasuna adierazteko hainbat ekimen antolatu dituzte datozen asteetako. Apirilaren 14an Jon Patxi Arratibel “Xafan” eta beste 4 nafarren aurkako epaiketa hasiko da. Egun horretarako elkartasun autobusa antolatuko da Madrilera joateko eta arratsaldean kontzentra-batzarra izanen da Etxarriko plazan.
Eta apirilaren 23 ospatuko den Elkartasun Eguneko egitaraua aurkeztu dute. Goizean goizetik umeendako jarduerak izanen dira, eta eguerdian herri bazkaria. Arratsaldean aizkoralari batzuek erakustaldi bat eginen dute arratsaldeko 20etan eginen den manifestazioa baino lehen. Manifestazio honetarako hirurogeita hamabost atxikimendu jaso dira dagoeneko. Egunarekin amaitzeko, gaueko 21etan Bide Batez taldearekin erromeria izanen da.

Elkartasun egun honen beste helburu bat ekonomikoa da. Egindako kalkuluen arabera, auzipetu bakoitzak 4.000€ beharko ditu epaiketari aurre egiteko.

Gehiago