78ko Sanferminetako poliziaren erasoaren lekukoei euren testigantzak eta probak ematera deia
Sanfermines 78 gogoan!-ek Egiaren Batzordea 1978ko Sanferminetan gertatu zena argitzeko zereginean herritarrak laguntzera deitzen ditu. Zentzu honetan, egiteko ekarpenak dituztenak Mercaderes kaleko 11 zenbakian helburu honetarako irekitako bulegotik pasatzera gonbidatzen ditu.
2018-ko apirilak 11
Bilatzen diren testigantzak eta probak Zezen Plazan poliziaren jardunbidearekin dute zerikusia: hesi-atzetik sarrera, hondarrean eta harmailen kontrako kargak, su armen erabilera… Halaber, indar polizialen jardunbidea kalean, zauritutako pertsonen identifikazioa, eragindako kalteak, German Rodriguezen erailketa…
Agertzen den pertsona bakoitzak erabakiko du emandako testigantzaren etorkizuneko erabileraz eta honen isilpekotasun mailaz.
Egiaren Batzordea sortzea, dagoeneko martxan dagoena, Iruñeko Udalaren bilkuran onartu zen pasa den urteko azaroaren 2an. Honen helburua 78ko Sanferminetako gertakarien inguruan irizpen bat egitea da.
Helburu honekin, Nafarroako Oroimen Historikoari Buruzko Dokumentazio Fondoaren (NUP) bulegoa –Mercaderes kalea 11, Iruñea- polizia eraso bortitz horrekin harremana duten orotariko salaketak, testigantzak, dokumentazio grafikoa edo materiala ari da biltzen. Jendaurreko arreta ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera 9:30etik 14:00etara eta aurretik hitzordua eskatuz 948 220 203 telefonora deituz.
“Sanfermines-78: gogoan!” ekimenetik gertakari haien lekuko izan ziren pertsona guztiak animatu nahi ditu “auzolan honetan” bere ekarpena egitera, helburua “eraso kriminal horretan Egia, Justizia eta Ordaina lortzea” duena.