#6718taupada, zure alea behar du Hatortxurock-ek

Uztailaren 27tik 30era Euskal Herriak ezagutu duen elkartasun jaialdirik handiena antolatzeko bolondresak eskatu ditu Hatortxu Rock-ek. Dispertsioaren aurkako "erronka erraldoi" hau auzolanean aurrera eramateko 6718 lagun behar direla adierazi dute antolatzaileek, eta jendearen parte hartzea eskatu dute.

2017-ko ekainak 8

Azken egunetan, herritar askoren laguntzari esker #6718taupada pegatinak, kartelak eta sare sozialetan mezuak zabaldu dira. Eta zer dira 6718 taupada hauek? Hau da Hatortxu Rock 20 elkartasun jaialdiak behar dituen pertsonak txanda guztiak kubritzeko.

“Herri honetan ohituta gaude erronka erraldoiei aurre egiten. Eta beti elkarrekin, auzolanaren bidez, egin diegu aurre. Hala ere, oraingoa, herri honek sekula ezagutu duen elkartasun jaialdirik handiena izatea du helburu”, eta orain, HTX-ko antolakuntzatik eta errepresaliatuak etxean, bizirik eta aske izateko “denon konpromisoa ezinbestekoa” dela azpimarratu nahi dute, eta ondorioz, bakoitzak ahal duen neurrian bere alea jartzeko gonbita luzatu dute.

Gehiago