600 lagun atera ziren kalera Lizarran osasun zerbitzu publikoen defentsan

UPNko gobernuak desegin nahi duen Garcia Orcoyen ospitala eta laborategien trasladua salatzeko egindako manifestazioa arrakastatsua izan zen.

2015-ko martxoak 2

Mobilizazio masiboa ospatu zen Lizarran UPNk egin nahi duen laborategien trasladoaren kontra eta Garcia Orcoyen ospitalaren desegite prozesua salatuz. Nafarroako Osasun Plataformak eta ospitaleko langileak deitu zuten ekimena. 600 lagun inguruk parte hartu zuten eta zonaldeko hainbat osasun etxe zein udaletxeren babesa eduki zuen. Eragile politiko eta sindikalek ere manifestazioa babestu zuten.

Ibilbidean zehar UPNren politiken kontrako oihuak entzun ahal ziren eta bukaeran Nafarroako Osasun plataformako kideak zein laborategiko kideak hartu zuten hitza. Adierazpenetan egitasmo horren atzean dauden arrazoi politikoak salatu eta justifikatzeko erabili dituzten argudioak errefusatu ziren inolaz ere aurrezte irizpidei ezta osasun kudeaketaren hobekuntzari jarraitzen dion prozesua ez izanik. Aurrerantzean ere borrokan jarraituko zutela adierazi zuten osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren defentsan sortutako marea soziala eskertuz. 

Gehiago