50 isun errepresio eta LOMCEren aurkako ikasle txirrindula martxa batengatik

Maiatzan egin zen txirrindula martxa eta Espainiako Poliziak 50 lagun idetifikatu zituen. 750 eta 1500 euroen arteko isunak iritsi dira orain. Laister jarriko dira martxan laguntza ekonomikoa jasotzeko iniziatiba ezberdinak.  

2014-ko abuztuak 28

Pasa den kurtso amaieran egin zen ikasle greban izandako errepresioa eta atxiloketak salatzeko txirrindula martxa baketsu bat egin zen maiatzaren 30ean Iruñeko kaleetatik. Espainiako poliziak ikasle guztiak gelditu zituen Conde Oliveto kalean, eta osotara 50 lagun idetifikatu zituen. 750 eta 1500 euroen arteko isunak iritsi dira orain.

Nafarroako Ikasle Abertzaleak bideo batean jakinarazi du laister elkartasun dinamika bat jarriko duela martxan laguntza ekonomikoa lortzeko.

Gehiago