4000 pertsona inguruk hartu zuten parte Ezker Abertzaleak espetxeetara konbokatutako martxetan
Abian prozezuaren baitan konbokatutako martxetan polizia kontrol ugariek ez zuten eragotzi Euskal Presoak dauden espainiar estatuko, Portugalgo Monsanto eta Bretainako Rennesen espetxe guztietaraino elkartasuna iristea, 42 espetxe hain zuzen ere. Ahotsa.info Leonen eta Rennesen izan zen.
2016-ko otsailak 21
Dispertsioarekin bukatzeko eta preso gaixoak askatzeko beharra azpimarratu zen, inoiz hainbeste espetxetara aldiberean egin den protesta jendetsuenean. Honen harira, Rennesen preso dagoen Lorentxa Gimonen egoera larria salatu zen han bertan. 4 autobusek bertako Lorentxarekiko Elkartasun Taldeak eta NPA-k (Nouveau Parti Anticapitaliste) konbokatutako manifestazioan hartu zuten parte. 500 pertsona inguruk ozen oihukatu zuten Rennes-eko kaleetan eta espetxearen atarian, Lorentxak askatasuna berreskuratu behar duela hil honen 25ean.