40 urte Uharteko Udalak ikurriña jarri zuenetik

1977ko urtarrilaren 19an ikurrina jarri zen lehengo aldiz Uharteko udalean. Batzuk diote Hego Euskal Herriko lehenengo herria izan zela. EH Bilduk urtemuga hau gogoratu nahi izan du eta Nafarroan Sinboloen Legea aldatzeko konpromezu berretsi du.