3 pertsona atxilotu ditu Guardia Zibilak Korrikan euskal presoen argazkiak erakusteagatik
Berriozarko bizilagunak diren ‘Pol’ de Miguel eta Fran Iso eta O. M. atxilotu ditu Guardia Zibilak gaur goizean Korrikan euskal presoen argazkiak erakusteagatik. Laugarren pertsona bat ez dute topatu eta zitazio bat bidaliko diete. Terrorismoa goratzea leporatzen diete. Gaur bertan askatu dituzte atzemandako pertsonak.
2019-ko maiatzak 13
Aske geratu dira gaur Nafarroan presoen argazkiak erakusteagatik atxilotutako lagunak. Korrikan euskal presoen argazkiak eramateaz akusaturik, Guardia Zibilak atxilotu eta komisaldegira eraman dituzte. Bertan deklaratzeari uko egin dute, baita ere ADN frogak egiteari. GUardia Zibilak telefono mugikorrak kendu dizkiete. Orain epaile batek erabaki beharko du pertsona hauei deklarazio hartzen die ala ez, eta auziperatzen dituen ala ez.
Laugarren pertsona bat atxilotzeko asmoa zuen Guardia Zibilak, baina ez dute aurkitu eta zitazio bat bidaliko diote.