3 pertsona atxilotu ditu Espainiako Poliziak Cs egoitzan margoketak egiteagatik
Duela aste pare bat Ciudadanos alderdiak Iruñeko Udaletxe ondoan duen egoitzan margoketa batzuk egiteagatik atxilotutako 3 pertsonak aske utzi dituzte Iruñean Poliziak duen komisaldegitik pasa ondoren. Mehatxu terroristak egitea leporatzen diete hirurei.
2019-ko apirilak 11
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Espainiako Poliziak egindako atxiloketa hauek salatu egin ditu. “Polizia Espainolaren jarduera errepresiboa eta alderdi instituzionalen konplizitatea” salatu du. Era berean, Polizia Espainola bezalako “okupazio indarren alde egitea galdegin” dute, “Espainiak Euskal Herriaren zati hau okupatuta mantentzeko bortxazko egiturak baitira hauek”.
“Ciudadanos eta gainontzeko alderdi faxistek Euskal Herrian daukaten presentziari dagokionez, zilegitzat hartzen dugu hauen jarduera normalizatua eragoztera zuzendutako ekintza oro, eta are gehiago amnistiarena bezalako aldarrikapen demokratikoak tartean daudenean. Hori dela eta, Ciudadanos alderdiaren egoitzan egindako pintadak ere begi onez ikusten ditugula eta hauek adierazten zuten aldarrikapenarekin bat egiten dugula azpimarratu behar dugu”, esan dute.