28 urte eta gero OTANI “ezezko borobila” emateko deia luzatu dute martxoaren 12an Iruñean

Askapenak antolatuta, kontzentrazio bat burutuko da Iruñean OTANek jokabidea salatzeko eta gogoratzeko euskal herritaren %60 erakunde militar honetan sartzeari ezetz esan ziotela 1986an. Sakanan ere hainbat ekimena egingo dira datozen egunetan.

2014-ko martxoak 10

Orain 28 urte, 1986ko martxoaren 12an, papeletaz papeleta, kalez kale, lantegi, instituzio, herriko plaza zein ikastetxeetan, mitin, manifestazio, kontzertu edo ekimen ezberdinetan aldarrikatutako ideia letra larriko lerro buru bilakatu ziren: “Ezezko borobila  OTANi Hego Euskal Herrian”.

Espainiar Estatua 1982an sartu zen Aliantza Atlantikoan edo OTANen (Organización del Tratado del Atlántico Norte). Erabaki hark espainiar eta euskal eskuin indarraren onespena jaso bazuen ere, jakina zen euskal herritarren gehiengoa  ez zetorrela bat erabaki harekin. Hala erakutsi zen lau urte beranduago egindako bozketan.

 

OTAN, zer da?

Hitz hutsetan geratzen bagara edo boteredunen ahotik entzutera mugatu, munduko segurtasunaren izenean adostutako hitzarmen militarra izan zela irakurriko dugu. Baina zaila da bakeaz hitz egitea,  azken finean gerra negozioa bilakatu delako.  Bizikidetzaz eta giza baloreez hitz egiten da askotan, baina krimen geopolitikoak babestu izan ditu OTANek. Armonia eta ordena aldarrikatzen zen bitartean, herri langileari bere lurrak lapurtu eta nazioarteko burgesiaren interesen mesedetan jarri dira. OTAN-ek herrien pobretzea eta miseria  ahalbidetu duen sistemaren babesle  armatua da, zalantzarik gabe.

OTAN-etik desestabilizazio mehatxuez  eta munduan ordena ezarri beharra dagoela diotenean beraien ordenaz ari dira. Askapenaren iritzian, "indarrez ezarriko den ordena, Kapitalismo gordinaren, Inperialismo basatienarena", azken finean. 

 

OTAN etxean dugu, Bardenetan

Euskal Herria OTANen zatzu haundiena Bardeak dira. Egun, Estatu Batuak jada bertan aurkitzen ez badira ere, militarrek bertan jarraitzen dute, Espainar Aireko Armadaren tiro poligono bakarra bihurtu da berau. 42.500 hektarea okupatzen dute militarrek, eta bertan atzerriko indar armatuek beraien froga eta entrenamenduak egiten jarraitzen dute, ingurua txikituz, kutsatuz eta “istripuak” eraginez. "Askapen nazional zein soziala eskuratzeko borrokan ari diren herrietan indarrez sartu eta berain agindua ezartzeko prestatzen dira Bardeetan, burkide ditugun herrietarako eskuhartze inperialistak sukaldatzen dira gure lurretan", salatzen du Askapenak.

Orain dela 28 urte, euskal herritarrek ezetz borobila eman zioten OTANi egindako bozketetan. 1986ko martxoaren 12an bzokatu zutenen %60k OTAN-en sartzeari ez esan zioten. Horregatik datorren asteazkena kalera ateratzeko deia zabaldu du Askapenak, "inperialismoari bizkar" emateko eta  Euskal Herriaren burujabetza aldarrikatzeko.

Elkarretaratzeak egingo dira Gasteizko Legebiltzarraren aurrean eta arratsaldean, 19:00etan, Iruñako Gobernu Zibilaren aurrean, "Euskal zein Espainiar instituzioei orain 28 urte Hego Euskal Herrian titular bilakatuko aldarria errespetatzeko eskatuz".
Honekin batera, Euskal Herriko herri ezberdinetan ekimen ezberdinak antolatu dira. Martxoak 14, Altsasun hitzaldia 19:00etan Iortia Kultur gunean. Martxoak 15 Etxarrin arratsaldeko 19:00etan  “La OTAN, el brazo armado del imperio” dokumentala ikusteko aukera izango da, eta martxoak 16 Iturmendin “El ejercito secreto de la OTAN” dokumentalaren emanaldia izango da arratsaldeko 19:00etan.

 

Gehiago