22 talde gehiago iragarri dituzte “Hatortxuri merezi duen agurra emateko”

Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servium, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne, Maruxak, Ibil Bedi, Sukena, The Lio eta Kaotiko

2025-ko martxoak 13

Uztailean Lakuntzan eginen den azken Hatortxu Rock ari da gorputza hartzen eta “agur” festa erraldoi horretan izanen diren beste 22 talderen berri eman dituzte antolatzaileek.

“Hatortxu badoala iragarri genuenetik ideia batekin ari gara lanean. Jaialdi honek izan duen ibilbidea kontuan hartuta, erdietsi dituen lorpenak ahaztu gabe, eta oraindik errepresaliatu politikoen auziari erabateko konponbidea emateko urratsak falta direla ahaztu gabe, behar bezalako amaiera ematea elkartasun jaialdiari”, dio HTXk.

Eszenatokira igoko diren 22 taldo horiek Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servoum, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne, Maruxak, Ibil Bedi, Sukena, The Lio eta Kaotiko dira.

Bulego, Nøgen, Tatxers, Skabidean, Streetwise, Banda Bassotti, Gozategi, Eñaut Elorrieta, Los Zopilotes Txirriaos, Betagarri, Buitraker, Autobus Magikoa eta Never Surrender dira besteak, osotara 35.

100 talde inguru arituko direla aurreratu dute

Kartel osoaren iragarpena noiz eginen den jakin gabe, osotara 100 talde inguru bilduko dituztela Lakuntzan aurreratu dute, eta musika eskeintzeaz gain jaialdi honek beste hainbat jarduera eta zerbitzu izanen ditu, akanpalekua eta programazioa politiko eta kulturala besteak beste.

Sarrerak salgai daude, www.hatortxurock.eus webgunean. Lau eguneko bonoa 105 euroko prezioan dago eta aurrerago ere egun bakoitzeko sarrerak eskuratzeko aukera izanen da.

Gehiago