2020ko greba orokorrean parte hartzeagatik auzipetutako hiru gazteei elkartasuna adierazi diete

Hasi da 2020ko greba orokorrean parte hartzeagatik auzipetutako Iruñeko hiru gazteen aurkako epaiketa. Osotara, 18 urteko kartzela-zigorra eskatu dute gazteentzako. Grebalariekin bat plataformak elkarretaratzea deituta, jendetza bildu da goizeko 11:00etan Nafarroako Auzitegian, hiru epaituei babesa emateko. "Muntaiek eta zigorrek gazteri langilearen aurrerapausoak ez dituztela geldituko" aldarrikatu dute.