2 asteko greba abiatu dute ISNN enpresan, Volkswagenek azpikontratatutakoa, prekarietatearen aurka

ISN taldeko enpresak ia 900.000 euroko irabaziak izan ditu 2020an, baina langileek 1.000 euro baino gutxiago kobratzen dute hilean, sindikatuen arabera.

2022-ko martxoak 16

ISNN ISN Taldeko enpresa bat da, Volkswagenek azpikontratatua autoen zorroen kate-akaberako, 40 pertsonako plantillarekin. Batzordea ELAko bi ordezkarik, LABeko batek, UGTko batek eta CCOOko batek osatzen dute. ELAk, LABek eta UGTk deitu dute greba.

“Gaur egun, plantillak 1.000 euro garbi baino gutxiago kobratzen ditu hilean (17.600 euro gordin urtean), eta inolako osagarririk gabeko ezinbesteko aldi baterako lan-erregulazioa jasaten aritu dira, eta 2020tik iraungita dagoen hitzarmen kolektiboarekin daramate. Bien bitartean, enpresak 886.840 euroko irabazi garbiak izan ditu 2020an”, adierazi dute sindikatuek. Gaur goizean goiz hasi dira protestekin, eta 13:30ean elkarretaratzea egingo da Volkswageneko 1. atean.

“Enpresak edozein negoziazio motaren aurka duen jarrera ikusita, ELA, LAB eta UGT sindikatuek greba deitu dute datozen bi asteetan hitzarmen baten alde. Hitzarmen horren aldarrikapen nagusiak honako hauek dira: 2021erako 22.500 euroko urteko soldata eta 2022rako KPI; behin-behineko kontratudunak mugagabe eta lanaldi osoan bihurtzea; eta nominak berandu ordainduz gero (oso ohikoa ISN taldean), kalte-ordainen klausula bat”.

Gehiago