18 urteko kartzela-zigorra eskatu die fiskaltzak 2020ko greba orokorrean parte hartu zuten 3 gaztei

2020ko urtarrilaren 30eko greba orokorrean jasandako errepresio polizialez gain, zigor neurrigabeak eskatu ditu fiskaltzak bertan parte hartu zuten hiru gazteen aurka. 18 urteko kartzela-zigorra eskatuko die datorren asteko epaiketan. Azaldu dutenez, haien aurkako zigor neurrigabeak justifikatzeko ez daukate frogarik. Auzia uztailaren 3an izango da, horregatik egun horretarako kontzentrazio deia egin dute.