146 Euspaziotan parte hartzeko aukera edukiko dut familiek Euskal Herrian zehar

Gaur abiatu da 0-12 urteko haurrak dituzten gurasoei zuzendutako Eusfera ekimena; Iruñean, donostialdean eta Barakaldon egin dituzte lehen Euspazioak. Guraso eta haurrentzako tokian toki antolatu diren elkarguneen agenda Eusferako webgunean kontsulta daiteke jada. Euspaziorik ez duten herrietako gurasoek, etxean etxekoekin egiteko misioen bidez parte hartzeko aukera zabalik dute webguneko Gurasoen Txokoan dagoen galdategiaren bitartez.