14.000 saski banatuko ditu Errigorak, eta osotara 185.000€ bideratuko du Nafar hegoaldeko ikastolak, eskoletako D ereduak, AEK eta Agerraldia laguntzeko

Errigoraren 10. urteurrena beteko den honetan, euskararen aldeko diru ekarpena 2 miloi eurotara iritsi dela esan du ekimen herritarrak. Aurtengo kanpainarekin Ager eremuko AEK, Tutera, Lodosa eta Vianako ikastolak eta eskoletako D ereduko lerroak eta Agerraldia lagunduko dute.

2023-ko azaroak 15

14.000tik gora saski iritsiko dira hurrengo egunetan Euskal Herriko beste hainbeste etxetara, eta Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzara 185.000 eurotako ekarpena bideratuko da Errigorak “Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka kanpainari esker. Honenbestez, 10 urteko kanpainekin 2 miloi euro bildu dira dagoeneko.

Kanpaina honetan berrikuntzak daude. Alde batetik, hainbat ikastola, eskola, euskaltegi eta ekoiztetxetan gero kutxetan sartu diren esker on postalak idatzi egin dira, eta Pituxa klown-aren emanaldiak izan dira Bilboko Aek-ren euskaltegietan. Horrez gain, clown honek Errigoraren spota protagonizatu du.

Agerraldiaren eskutik, Tafallan, Gure Zirkua izan zen, eta dozenak ekimen xume antolatu ditu Errigorak herriz-herri: Markinan, Iruñeko Donibane auzoan, Beasainen, Baionan, Gasteizen,… Horiek, beste hainbat ekimen artean, izan dira Errigorak antolatu dituen jarduerak bere komunitatea indartzeko eta kohesionatzeko.

Gehiago