12 lagunek epaitegian deklaratu behar izan dute CAFen Palestinaren alde egindako ekimen batengatik

2024-ko maiatzak 22

Tuterako Epaitegien aurrean elkarretaratze bat egin dute ikertzen ari diren pertsonei elkartasuna adierazteko. Palestinarekin Elkartasuna plataformak urtarrilaren 25ean Castejongo CAF-Trenasa lantegiaren aurrean egindako ekimen horretan “CAFek Israelgo Estatuarekin duen konplizitatea” salatu nahi zuten “Jerusalem eta Zisjordaniako koloniak lotuko dituen tranbia eraikitzen ari baita”. Ekintzaileaz gain, ekimena filmatzen egon ziren bi kazetariak ere deklaratzera deituak izan dira.

“Kontzentrazio honekin Palestinaren aldeko elkartasuna kolpatzeko saiakera hau salatu nahi izan dugu”, adierazi dute Palestinarekin Elkartasuna ekimenetik. 

Gehiago