11 Kolore Fest: “Gora Ijituak” eta “Wellcome refugees” oihuak indarrez entzun dira Iruñean

Haimaika koloretako Iruñea kalera irten da hiriaren jatorri eta kultura aniztasuna, kolorez eta danbor hotsez erakustera.

2015-ko irailak 20

"Gora ijitoak" oihuarekin hasi dutezen atzo Iruñeko 11 Danbor Martxa bigarren edizioa. Udaletxe plazan jaurti zuten txupina ijito herriko ordezkariek eta horrela eman zioten hasiera Aniztasunaren eguneko ekintza nagusiari. EH 11 Kolore ekimenak ijito herria omendu nahi izan zuen bigarren edizio honetan, Euskal Herrian "izandako erresistentzia kulturalaren adibidea direlako" eta era berean "aniztasunez bete dutelako gure kultura".

Aurtengo 11 Danbor Martxaren lema “Ongi etorri errefuxiatuak – Wellcome Refugees”  izan zen eta Iruñeako Alde Zaharreko kaleak gurutzatu zituen musika, dantza, erraldoi, kolore, perkusio eta animazio taldeekin batera.

Iruñera iritsiko diren errefuxiatuei aurreratutako ongi etorria egin nahi izan dietezieten eta Gora Aniztasuna! lelopean atzoko jaiarekin bat egin zuten hiriko elkarte eta eragile askok: EH 11 Kolore, San Zernin eta Alde Zaharreko auzo elkarteek, Aldezar aisialdirako elkarteak, Paris 365 jantoki solidarioak, Kalekalde gazte elkarteak, Iruñerriko Gazte Asanbladak, Nafarroako SOS Arrazakeriak, Jarauta kaleko peña eta tabernen batzordeak eta jatorri ezberdinetako Iruñea eta Nafarroako hamaika elkartek: Ekuador, Kolonbia, Bolibia, Venezuela, Argentina, Nigeria, Senegal, Dominikar Errepublika, Nikaragua eta ijito herriko elkarteak besteak beste…

Goizean, umeentzat 11 Danbor Martxa txikia egin zuten: erraldoi txikiek, umetxoen batukadek, peña txikiek eta jatorri eta kultura askotariko neska-mutilek alde zaharra zeharkatu zuten. Burubeltz izan zen martxa hau gidatu zuena, 11 koloretako ardia, EH 11 Kolore ekimenaren maskota eta Euskal Herriko kultur eta jatorri aniztasuna irudikatzen zuen ikurra, alegia. Honekin batera Zirika Zirkus taldeko Ainhoa pailazoa ere bertan izan zen. 

Santa Ana plazan, eguerdian eta arrastian, kultura ezberdinetako gastronomia dastatzeko parada egon zen, baita flamenko eta beste dantza batzuk ikusteko aukera. Jarauta kaleko tabernek ere bat egin zuten jai egunarekin eta beren lokaletan ere kultura ezberdinetako jaiak ospatu zituzten.

Egun osoko jaia izan zen aurtengo 11 Kolore Festa, Iruñeko kultur aniztasuna erakusteko, jatorria edozein izanik ere hiritar guztien eskubide, aukera eta betebehar berak aldarrikatzeko. Elkarren artean topo egiteko lekua, elkar ezagutzeko eta azken batean bizikidetza aniztasunean eraikitzeko, antolatzaileen hitzetan.

Gehiago