Oihan Barandalla Etxarriko euskal preso politikoa aske gelditu da 13 urteko espetxealdia eta gero

Barandalla 2003an Etxarri Aranatzetik alde egin behar izan zuen eta 2007an atxilotu zuen Frantziako Poliziak ETAko kidea izategatik. 13 urte pasa ditu espetxean Etxarrikoak, azken hilabeteak Lannemezango espetxean, eta gaur aske utzi dute Frantzia eta Aragoi arteko mugan, Canfranc herrian. Bertan ziren euren senide eta lagunak lehenengo harrera egiteko.