Olga Comes euskal presoa jada Iruñeko espetxean dago

Olga Comes Donibaneko euskal preso politikoa Villabonako espetxean zegoen eta Espainiako Gobernuak azaroan iragarri zuen Euskal Herrira ekarriko zutela. Iruñeko espetxean dagoen EPPKko emakume bakarra da Comes.

2021-ko otsailak 4

Gaur egun, Iruñeko espetxean Karlos Apeztegia, Xabi Perez, Josetxo Arizkuren, Francisco Ramada eta Olga Comes euskal preso politikoak daude. Espainiako Barne Ministerioak iragarritakoa betetzen badu, laster batean Josune Arriaga Donibaneko euskal preso politikoa ere ekarri beharko lukete Salamancako Topas espetxetik.

Gehiago