Urriaren 12ko ekimenagatik ikertuak dauden gazteak otsailaren 9, 10 eta 12an deklaratu beharko dute
Otsailaren 9an elkarretaratze bat eginen dute hainbat alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialen babesarekin.
2021-ko otsailak 3
Urriaren 12ko ekintzengatik ikertuak Dauden lagunek Espainiako Auzitegi Nazionalaren aurrean deklaratzeko zitazioak jaso dituzte. Deklarazioak, otsailaren 9, 10 eta 12an izanen dira, telematikoki, Nafarroako auzitegian.
Pasa den urteko urriaren 12an, Iruñean egindako ekitaldi batean, hainbat pertsonek Espainiako Erregearen eta Cristobal Colonen estatuak lurrera bota zituzten. Ondoren, kriminalizazio kanpaina bortitza jarri zen martxan eskuineko komunikabideetan, eta Auzitegi Nazionalak ikerketa abiatu zuen.
Nafarroan dagoen “kontrol sozial ikaragarria, batez ere, gai sozial eta politikoetan” inplikatuta dauden gazteen artean salatu nahi izan dute. “Izan ere, polizia-etxera deitu gintuzten deklaratzera, ekimenaren egunean bertan jakinarazpenik eman edo identifikatzeko eskatu gabe. Inoiz atxilotuta edo komisarian egon ez garen gazteak izanik, nola liteke egoera hori?”, galdetzen dute. Gainera, ekintzan parte hartu ez zuten pertsona batzuek polizia-etxean deklaratu behar izan zuten, eta gaur egun, bere parte-hartzea ukatuta ere, pertsona batek ikertuta jarraitzen du.
Otsailaren 9an, elkarretaratzea deitu dute Nafarroako Auzitegiaren aurrean goizeko 10tan. Elkarretaratzea “Adierazpen askatasuna – libertad de expresión” lemapean burutuko dute, eta deialdira sindikatu, eragile sozial eta alderdi politiko ezberdinak atxikitu dira.
ERAGILEAK-ASOCIACIONES:
– Bilgune Feminista
– Errotxapeako Talde Feminista
– Emakume Internazionalistak
– Zabaldi
– AHT Gelditu! elkarlana Nafarroa
– Gazte Komunistak
– Alde Zaharreko Gazte Mugimendua
– Errotxapeako Gaztetxea
– Ikasleok martxan/Estudiantes en movimiento
– Ikama
– Rebeldia Navarra
– Arrosadia eta Azpilagainako gazte mugimendua
– Nafarroako Pentsionistak Martxan
– Oneka
– Sasoia
– San Fermines 78 gogoan herri ekimena
– Autobus de la Memoria
– Amapola del Camino
– Memoriaren Bidea
– Iruñeko Peñen Federazioa
– Altsasukoak aske! plataforma
– Altsasu gurasoak
– Salhaketa
– Sare
– Zikutak
– Bullerak
– Plataforma E28J
– Asanblada Transbollomarika
– EHGAM Nafarroa
– Euskal Herrian Euskaraz
– Iruñerriko AEKko irakasleak
– SOS Racismo Nafarroa
– Karabana Mugak Zabalduz Nafarroa
– Coordinadora grupo Cultural COMPARTIENDO RAÍCES
– Iruñea Ciudad de Acogida
– Txokogorri herri gunea
– Antsoaingo gazte mugimendua
– Bikupe elkartea
– Arrikulunka elkartea
– Antsoain antiespezista
– La mara feminista
– Antsoainen harro
– Antsoaingo kultur koordinadora
– Antsoaingo txoznak
– Antsoaingo herri kirol taldea
– Txirrika Garesko joaldunak
– Auzalan kultur elkartea
– Txantreako jai batzordea
– GKS
ALDERDI POLITIKOAK-PARTIDOS POLÍTICOS:
– EHBildu
– Izquierda Unida de Navarra – Nafarroako Ezker Batua (IUN-NEB)
SINDIKATUAK-SINDICATOS:
– LAB
– ESK
– STEILAS
– EHNE
– CGT
– CNT Iruñea