Sare eta Etxeratek Nafarroako Parlamentuan presoen hurbilketaren aldeko adostasuna txalotu dute
Sare eta Etxerat pozik agertu dira atzo Nafarroako parlamentua lortutako adostasun politiko eta sindikal zabalagatik. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-ek eta Izquierda-Ezkerrak bat egin zuten Nafarroako presoak, kasu honetan, Iruñeko espetxera hurbil ditzaten eskariarekin. Nafarroako sindikatu guztiak ere batu dira aldarrikapen honekin.
2021-ko urtarrilak 22
Sarek eta Etxeratek agerraldi bat egin dute gaur atzo Nafarroan alderdi politiko eta sindikatuen artean lortutako adostasunagatik eskerrak emateko. Nafarroako presoak Iruñeko espetxera hurbil ditzaten eskatu zuten PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-ek, Izquierda-Ezkerrak eta CCOO, UGT, ELA, LAB, STEILAS, ESK, Solidari, Hiru, EHNE, CNT eta CGT sindikatuek.
“Nabarmendu nahi dugu atzo Nafarroako Parlamentuan lortutako akordio zabala, zeinaren arabera, Espainiako Gobernuari, hala eskatzen duten presoei, beren errotze sozial eta familiarreko lekuetatik gertu zigorrak bete ahal izatea errazteko eta zigorra Iruñeko espetxean bete dezaten plan bat egiteko eskatzen duen”, esan dute emandako prentsaurrekoan.
“Ebazpen garrantzitsu honek, zalantzarik gabe, legebiltzarrean proiektatzen den errealitate politiko baten argazkia islatzen du, eta horri Nafarroako eragile sindikalen erabateko konpromisoa gehitzen zaio. Honi salbuespenezko espetxe-politika behin betiko gaindi dadin Nafarroako gizartearen bultzada gehitzen zaio”, azpimarratu dute.
Era berean, Foro Sozialak akordio hau lortzeko egin duen lana eskertu nahi izan dute Etxeratek eta Sarek. “Sarek eta Etxeratek garrantzi handiko ekimen hau egiten den unearen garrantzia nabarmendu nahi du; izan ere, mobilizazio sozialak, ekimen sozial eta instituzional guztiek eta Nafarroan, EAEn, Ipar Euskal Herrian, Espainiako eta Frantziako estatuetan eta nazioartean egindako lanak, zalantzarik gabe, espetxe-salbuespenaren amaieran behin betiko bultzada ematen lagunduko dute”, diote.