Ernai-k bat egiten du urtarrilaren 9an presoen eskubideen alde eginen diren mobilizazioekin

Gaur, Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako ehunka gazte bildu dira Gasteiz, Iruñea, Bilbo eta Usurbilen euskal preso, iheslari eta deportatuei euren babesa eta elkartasuna erakusteko eta euskal gazteriari eta jendarteri hurrengo larunbatean herriz herri eta auzoz auzo eginen diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiteko.