Sakabanaketak eragindako auto istripuz hildako Karmele Solaguren gogoratu dute heriotzaren 16. urteurrenean Barañainen

Gaur eguerdian Karmele Solagurenen omenez lore eskaintza herritarra egin dute Barañainen kokatua dagoen bere oroimenezko monolitoan, Karmele Gogoan Herri ekimenak deituta. Solaguren sakabanaketa politikak eragindako kotxe istripu batean hil zen, duela 16 urte, Sorian. "Ez ditugu ahaztu nahi dispertsioaren eraginez hildako beste 15 senide eta lagunak", adierazi dute, eta bide batez, euskal presoen kontrako espetxe politika honen amaiera eskatu dute.