Antiespezistak ekintza bat burutu dute Nafarroako txerri granja batean “animalien esplotazioa” salatzeko
Euskal Herriko mugimendu antiespezistarentzat egun berezia da azaroak 1a. Manifestaziora deitu dute azken 2 urteetan eta aurten ere, ez dituzte animaliak alde batera utzi nahi izan, nahiz eta aurreikusitako manifestazio nazionala bertan behera utzi behar izan duten. Nafarroako txerri granja batera gerturatu eta "Askatasuna denontzat, Animaliak entzun!" leloekin pankarta bana zabaldu dituzte.
2020-ko azaroak 1
Aktibista talde batek 10 metroko pankarta zabaldu du “esplotatutako animaliak giltzapeturik dauzkaten zentru batean” eta animalien ahotsak entzutera deitu dute gizartea. “Askatasuna denontzat, Animaliak entzun” lelopean “animalia guztion aske izateko nahia” aldarrikatu dute. Emandako datu ofizialen arabera “Nafarroako txerri esplotazio zentroetan 649.535(1) norbanako daude haien borondatearen aurka”, salatu du Nor antiespezista taldeak.
“Animaliek badute ahotsa eta hauei entzuteko arduran” jarri nahi dute fokua. “Erresistentzia horiei duten balioa emateko” joan dira txerri granjara eta han gertatzen denaren irudiak zabaldu dituzte. “Euskal Herriko kolektibo antiespezistek animalion askapenaren aldeko mugimenduaren izaera politikoa nabarmentzeko egiten dute lan, egunez egun, eta, ondorioz, zapalkuntza guztien aurkakotzat dute beren borroka, horregatik dute aldarritzat denon askatasuna”, adieraz du Nor taldeak. Ekintzaile antiespezistek mahai gainean jarri dute bat egiteko beharra, eta aktibismora deitu dute “gizakiz bertzeko animalien alde”.