Atarrabiako Jai Batzordeak hurrengo egunetan arduraz jokatzeko deia egiten du “osasun krisi larria ez okertzeko”

Atarrabiako Jai Batzordea osatzen duten kolektiboek aurreikusita zituzten aktibitate guztiak bertan behera utzi dituzte.

2020-ko urriak 1

Atarrabiako jai batzordea osatzen dugun herriko kolektiboetatik kontziente gara covid 19ak eragindako egoera dela eta garai berezi batean bizi garela, horregatik informatu nahi zaituztegu jaietarako aurreikusitako jai programazioa bertan behera uztea erabaki dugula. Jakin badakigu jaien datak direla guretzat, bai kolektibo zein pertsonentzat, urteko lan guztia islatzen den momentua, baita jai giro eta modu iraultzaile batean gure arteko harremanak estutzeko unea.

Hau esanda, beti eskatu dugun moduan, oraingoan ere eskatu nahi dizuegu eta animatzen zaituztegu, gure ekintza pertsonalek eta kolektiboek erraztu ez dezaten egungo osasun krisi larria okertzea, baita elkartasuna antolatzera, krisi honen ondorioak betikoek ordaindu ez ditzaten.

Zaindu zaitez. Zaindu gaitzazu.

Gehiago