Alde Zaharreko Jai Batzordeak ez du jarduerarik antolatuko San Fermin txikirengatik

Ulertzea eskatzen die gainerako eragileei eta, beste egoera batean, jaietan parte hartu duten pertsona guztiei. Jai batzordea lanean ari da datozen jaiek, egin daitezkeenean, itxaronaldia konpentsatu dezaten.

2020-ko irailak 21

Aurten Iruñeko Alde Zaharreko Jai Batzordeak ez du jai, kultur edo erlijio jarduerarik programatuko San Fermin Txiki jaiak direla eta. Jai Batzordeak hartu du erabakia, Covid-19k eragindako salbuespen-egoeraren aurrean.

San Fermin Txikito bizilagun guztien parte hartzearekin eta dendari eta ostalarien elkarlanarekin antolatzen dela gogoratu nahi dugu. Halaber parte hartze hau duela 40 urte eta Jai Batzordearen bidez egituratzen da.

        Aurrekoetan, San Fermin Txiki dela-eta Alde Zaharrera jende asko etortzen zela ikusita, jaiak antolatzen zituen batzordeak behin eta berriz esaten zuen oso garrantzitsua zela auzokoa errespetatzea, bai eta auzoko bizitza bera ere. Aurten, egoera guztiz bestelakoa da, eta Jai Batzordeak jaien antolaketan parte hartzen zuten gainerako eragileei eta, beste egoera batean, auzoko jaiak ospatzera Alde Zaharrera hurbilduko zirenei gogoa gordetzea eskatu nahi die.

            Ez da San Fermin txikirik izanen, baina Jai Batzordea lanean ari da hurrengo aukeran hobetzeko: jarduera bereziak, agian ostiralean hasi beharrean ostegunean hasiko diren jaiak, eta datozen San Fermin Txiki jaiek, ospatu ahal direnean, itxaroteko parentesi hori konpentsatzea eraginen duten beste ekimen batzuk.

Gehiago