Sakana oinez zeharkatu dute euskal presoen etxeratzearen alde

Sare Herritarrak deituta eta Izan Bidea dinamikaren barruan, Sakana oinez zeharkatu zuten atzo hamarka lagunek euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde. Ziorditik eta Irurtzunetik abiatutako zutabeek Etxarri Aranatzen topo egin zuten. Bertan ehunka lagunek hartu zuten parte manifestazio batean.