6 euskal preso politikoek bat egin dute larunbata honetan Bilbon izanen den amnistia eta autodeterminazioaren aldeko manifestazioarekin

Patxi Ruiz, Saioa Sanchez, Ibai Aginaga, Jon Kepa Preziado, Oskar Barreras eta Dani Pastor ohar bat sinatu dute larunbata honetan Bilbon Amnistia, Autodeterminazioa, Langileria eta Antifaxismoa lelopean eginen den manifestazioarekin bat eginez.

2020-ko uztailak 23

Ohar hau izenpetzen dugun preso politikook, Uztailaren 25erako Bilbon Amnistia, Autodeterminazioa, Langileria eta Antifaxismoa aldarrikapenak oinarri izanda deituta dagoen manifestazioarekin bat egiten dugula jakinarazi nahi dugu.

        Besteak beste, lau oinarri horien alde borroka egiteagatik espetxeratu gintuzten eta gaude preso oraindik. Preso politiko bezala pairatzen dugun egoera gainditzeko giltza den Amnistia aldarrikatu nahi dugu, bai, baina aldarrikapen hori gainontzeko aldarrikapenekin bateratu, osagarritu, edukina eta zentzua emanez.

        Batasuna Borrokan! da ekimen honek hautatu duen leloa eta berarekin bat egiten dugula adierazi nahi dugu, aipatutako gutxieneko horien inguruan, gauden tokian gaudelarik, langileriaren eta herri sektore ezberdinen indar bilketa eta batera-jotzea bultzatu behar dugula uste dugulako.

        Beraz, datorren uztailaren 25ean Bilboko kaleetan zuekin batera senti gaitzazuen nahi dugu, zuek kanpotik eta gu barrutik, oinarrizko aldarrikapen horien aldeko borrokaren bide beretik goazelako”

Gehiago