Abian atxikimendu kanpaina bat Patxi Ruiz eta gainontzeko euskal preso politikoen eskubideak errespeta ditzatzen exijitzeko

Txantreako preso politiko ohien taldeak atxikimendu kanpaina bat jarri du martxan euskal preso politikoen egoera salatzeko eta Euskal Herrira ekartzeko eskaria zabaltzeko. Patxi Ruiz presoak 23. gose greba eguna betetzen duen honetan, bere egoera konpontzeko neurriak exijitzen dituzte.

2020-ko ekainak 2

Covid-19aren osasun krisiaren kudeaketan gobernu espainolak eta frantsesak presoei ezarritako neurri murriztaileak euskal preso politikoek jasaten dituzten zigor luzeei gehitu zaizkie.

Berezitasun batekin. Oraingoan ere zigorra Euskal Herritik urrun dauden kartzeletan betetzea euskal preso politikoentzat zigor erantsia izan da.

Euskal preso politikoen kasuan, ezarritako murrizketa guztiez gain bisitak debekatu dizkiete. Preso-multzoari eragin dion arren, euskal preso politikoentzat denboran zehar irauten duen egoera da, familia eta lagunak ezin direlako kartzelak dauden probintzietara lekualdatu.

Bestalde, presoek kartzelan dituzten eskubide gutxien murrizketak sortutako tentsio eta ezegonkortasun egoeran, euskal preso politikoen zaurgarritasuna nabarmendu da.

Frantziako kartzelen kasuan, estatuak zenbait neurri onuragarri ezarri ditu kartzelan dauden sektore ahulenengan. Berez epaileek beraiek bermatutako presoentzako babes neurriak diren onura hauetatik kanpo utzi dituzte euskal preso politikoak. Berriro ere diskriminaziozko tratua eta arrisku talderen batean dauden euskal presoentzat osasuna eta bizitzarentzako izugarrizko arriskua suposatzen duena.

Euskal preso politikoek pairatzen duten dispertsioa bukatu behar da. Eta berarekin honek sortzen duen babesik eza. Espainiako eta Frantziako espetxe-sistemen zerbitzura dauden funtzionarioen gure presoekiko trataera bahitu politikoena izaten jarraitzen du. Eta hau horrela den heinean, inpunitate osoz ari dira jokatzen. Espainiako eta Frantziako estatuetako gobernuen eta hauen epaileen babesaz lagunduta, koronabirusaren osasun-krisiak maila guztietako espetxe- funtzionarioen agresibitatea eta autoritarismoa areagotu besterik ez du egin.

Gure herriak ezin du onartu bere askatasun nazional eta sozialen garaipenerako aurrera egitea ahalbidetzen duten prozesu desberdinak gelditzea. Baina horrek euskal preso politiko guztien eskubide ororen defentsarekin bateragarria izan behar du.

Covid-19a urte bukaeran itzuli daiteke. Eta berarekin kartzelan nagusitzen diren eskubide gutxi horiek zapalduko dituzten neurri murriztaileak. Aukera bat besterik ez da, noski. Baina berriro ere funtzionarioek inpunitate osoz euskal presoen aurka jokatzea edota bisita batek edozein istripu jasatea denbora kontua besterik ez da.

Egoera honen aurrean, azpian sinatzen dugunok adierazi nahi dugu:
1. Koronabirusaren krisian zehar Espainiako eta Frantziako kartzeletan modu orokorrean gertatutako eskubideen murrizketa onartezina dela. Espetxe-erakundeek kartzeletan jarritako murrizketen ezarpenak kolektibo desberdinek, bai kartzela barruan zein kanpoan, lortu dutenarentzako inoiz ez bezalako atzerapausoa suposatzen du.
2. Salatzen dugu kartzeletan ohiz kanpoko neurrien ezarpenak eskubideen murrizketa orokorraz gain, berriro ere euskal preso politikoek erantsitako zigorrari aurre egin behar izana eragin duela, beraien eskubideak eta familia eta lagunenak urratuz.
3. Oro har kartzeletan euskal preso politikoen kontra ezartzen den salbuespenezko, arbitrario eta bortitza den trataera salatzen dugu. Eta askotan euskal preso politiko desberdinek jasaten duten banakako basakeria.

EGOERA HONEN AURREAN HONETARAKO KONPROMEZUA ADIERAZTEN DUGU:
1. Espainiako eta Frantziako kartzelen barruan euskal preso politikoen kontra gertatzen diren eskubideen urraketak modu aktiboan salatzea.
2. Euskal preso politikoen kontrako edozein eraso, eskubide urraketa edo indarkeriaren erantzule zuzenak edo zeharkakoak diren alderdi politiko, erakunde eta kolektiboei erantzukizun aproposa eskatzea.
3. Euskal preso politikoen aberriratzea lortu arte kalean aldarrikapen iraunkorra izatearen alde lan egitea, hau euskal preso politikoen oinarrizko eskubideak errespetatzearen berme handienetakoa dela ulertzen baitugu.

PATXI RUIZ EUSKAL PRESO POLITIKOAREN EGOERAREN INGURUAN ESTATU ESPAINOLA ETA ENTZUTEGI NAZIONALARI EXIJITZEN DIEGU:
1. Espainiako Murtzia II kartzelan dagoen Patxi Ruiz Euskal Preso Politikoak, 23 egun daramana gose greban, horietako 12 egarri greban ere, bere eskubide guztiak errespetatuak izango direnaren behar adina berme edukitzea ahalbidetuko duen berehalako erantzuna.
2. Patxi Ruizen aurkako mehatxuak eta bere buruaren kontrako edozein errepresalia berehala bukatuko direla bermatzeko beharrezkoak diren neurriak finka ditzala.
3. Halaber, Espainiako eta Frantziako gobernuei exijitzen diegu segituan euskal preso politikoen aberriratzea ahalbidetuko duen prozesua martxan jar dezatela. Prozesu hau atzeraezina da eta euskal preso politikoen eskubideen errespetuen bermerik hoberena eta agian bakarra izan daiteke.

Azkenik euskal herritarrak lehen lerroan egotera eta euskal preso politikoen aldeko lana eta esfortzuak biderkatzera animatzen ditugu. Harresien bestaldetik heltzen den S.O.S.-ari erantzun behar diogu, eta momentuak eskatzen duen larrialdiarekin.
(Agiri honekiko atxikimendu partikularrak, 16 urtetik gorako hiritar guztiei irekia dena herritartasuna edozein izanda ere, hurrengo helbidean sartuz egin behar da;
Patxisos.wordpress.com .

Hauetan, atxikitzen den pertsonaren izena, abizenak eta herria agertu beharko dira. Helbide elektronikoa aukeran)

Gehiago