Etxetik etxera II. saio berezia, mendekuarekin amaitzeko garaia

Euskal preso politikoen senideei babesa helarazi eta presoen egoera salatzeko saio berezi berri bat egin zuen atzo Sare Herritarrak. Etxetik Etxera II’ saioan ipuin baten bitartez euskal preso eta deportatu politikoen egoera eta hauen familiaren bizipen ezberdinak batu dituzte, «mendeku gosez den itxialdi horrek amaiera» behar duela aldarrikatzeko. Anaiz Funosas Bakegileak eta Olivier Peter Europako abokatuak azalpen batzuk eman dituzte.