ELA, CIG, LAB eta CSC sindikatuek kapitalaren aurrean langile klasea babestea eskatzen dute

Euskal Herriko, Galiziako eta Herrialde Katalanetako lau sindikatuk -ELA, CIG, LAB eta CSC- agiri bateratua atera dute osasun emergentzia honetan kapitalaren aurrean langile klasea babestu behar dela aldarrikatzeko. Lau sindikatu hauek otsailean agenda sozialaren eta erabakitzeko eskubidearen aldeko adierazpena plazaratu zuten. Haien hitzetan, egungo abaguneak "are eta gehiago nabarmentzen du agiri horretan jasotzen zena garatzearen beharra".