Alde Zaharreko inauteriengatik polizia etxera deitutako gazteek ez dute deklaratu eta auzia epaitegiaren esku dago orain

Espainiako Poliziak Alde Zaharreko 7 gazteei desordena publikoak leporatu dizkie, eta orain Iruñeko epaitegiaren esku geratu da gaia.

2020-ko martxoak 4

Polizia-etxera deklaratzera deitu zituen Espainiako Poliziak zazpi gazte, Alde Zaharreko inauterien karietara. Polizia etxera joan, baina gazteek ez dute deklaratu. Iruñeko Epaitegiaren esku geratuko da orain auzia. Espainiako Poliziak “desordena publikoak” eragitea leportatu die zazpi lagunei. 17 eta 23 urte artean dituzte; adingabeak dira gehienak.

AZ Ekimena plataformak auzo batzarrera deitu du, Espainiako Polizia Nazionalak inauterietan izandako esku-hartzea aztertzeko. Martxoaren 6an izanen da, 19:30ean, Plazara! aretoan.

Alde Zaharreko inauterietan kalejira egiten ari zirela, hainbat gazte moxaurrez mozorroturik zihoazela, Espainiako Polizia Nazionaleko furgoi batek abiada bizian egin zuela festan ari zirenen aurka. 14 urteko neskatiko bat harrapatu zuen. Anbulantzia deitu ordez, Poliziak adingabea atxiloturik eraman zuen furgoian. Gero ospitaleratu behar izan zuten, pelbisean fisura zuela eta.

Gehiago