Espainiako Armada “Jurramendi plomoz betetzen” ari dela salatu du Pikutara Mugimenduak

Espainiako Armada Lizarraldean egiten ari diren ariketa militarrak salatu ditu Pikutara Mugimenduak. "Gaur militarrak Jurramendin goiza osoa egon dira tiroka. Gure lurra plomoz betetzen. Indar okupatzaileak Pikutara! Utzi bakean Lizarraldea!" dio bidalitako oharrak.