General Mills San Adrianek greba-deialdia egin du

2020-ko urtarrilak 2

GENERAL MILLS SAN ADRIaNeko Enpresa Batzordeak (LAB, ELA, USO, UGT eta CCOO sindikatuek osatua) greba-deialdia egin du 2020ko urtarrilaren 2, 3 eta 4rako, plantillaren erdiari gutxi gorabehera eragiten dioten lan-baldintzei buruzko negoziazioetan traba egiteagatik. Enpresarekin bi hilabeteko negoziazioa egin ondoren, eta akordiorik ez zegoenez, joan den astean plantillak grebara joatea erabaki zuen erreferendumean.

General Mills-ek San Adrianen duen plantillan 850 langile inguru daude. ABLEetako langileekin 2.000 langile izatera iristen da.

Negoziazioan, enpresak 2020an egingo duen laugarren txandako plusaren % 32 eskatzen zion Batzordeak enpresari; 0,5 egun gutxiago egindako hilabete bakoitzeko; 2 egun norberaren aferetarako; eta ABLE bidezko kontratu guztiak enpresa bidez egitea. 

Bere aldetik, azken bileran, enpresaren eskaintza ez zen %32ra iristen, ABLE bidezko kontratazioa aztertuko zuela zioen eta ez zuen jasotzen berezko 2 eguneko eskaera.
Enpresa Batzordeak General Millseko langile guztiak borroka sindikalarekin bat egitera eta greban dauden lankideei laguntzera animatzen ditu.

Gehiago