Berlyseko langileak elkarretaratzen dira UGTk eta okindegien patronalak sinatuko duen itunaren aurka
ELAk salatzen du sinadura honek prekarietatea eta malgutasuna handituko dituela
2019-ko abenduak 16
UGTk Nafarroako okindegien patronalarekin (FEICAN) okindegien hitzarmena laster sinatuko duela ikusita, Berlysengo langileek elkarretaratzea egin dute akordio horren aurka. Negoziazio hori plantillei bizkar emanda egin da, batzarrik egin gabe, eta ez da kontsultatuko Nafarroako okindegietako plantillek berretsi dezaten.
UGTk bereak egin ditu enpresaren proposamenak, gozoki pozoituak. Horien ondorioz, soldatak %1,5 igoko dira 20.000 €euroko soldatetan, eta lan orduak soilik 8 ordu murriztu dira (murrizketa hori 2022an gauzatuko da), 222 lan egunetara jeisten.
Baina prekarietatea mantentzen da sektorean, ez ditu lan-erreformak kanpoan uzten, 30 euroko miseriazko plus bat onartzen du 5. txandako modalitatean lan egiteagatik, eta 30 euroko beste plus bat onartzen du ordutegi-aldaketa guztiengatik. Gainera, besteak beste, malgutasuna handitzen du 3-6 larunbatetan aparteko orduak eginez.
Horregatik guztiagatik ELAk bultzatu du gaurko elkarretaratzea eta langile askok babestu dute.