Sedenak eta empresa batzordeak akordioa sinatu dute, langileriaren baldintzak nabarmenki hobetu eta garbietako murrizketak erabat geldiaratzen direlarik

Sedenako batzordeak (9 ELA, 4 CCOO, 4 UGT) akordioa lortu du gaur enpresarekin, ELAk defendatzen zituen aldarrikapenak jasoz.

2019-ko abenduak 12

Civivox-etako  garbiketan murrizketak alde batera uzten ditu, eta hobekuntza nabarmenak ezartzen dira kulturaren eta gazteriaren alorrean lan egiten duten pertsonentzat, hala nola: langile guztientzako soldata-igoera (% 1,5-a 2019an; KPI+% 0,5-a  2020rako,% 1,5-eko igoera  bermatuz), behin-behineko gaixotasunen estaldurak hobetzea, plus xurgagarriak, konpentsagarriak eta/edo borondatezko hobekuntzak plus pertsonaletan bilakatzea, norberaren gauzetarako 2 egun eta langile guztientzako soldata minimoa ezartzea.

Azken hau progresiboki handituko da: 16.000 €-tik 17.000€-tarainoko igoera 2020ko urtarrila eta 2021ko uztaila bitartean emango da. 

ELA sindikatutik akordioaren balorazio oso positiboa egiten dugu. Aspaldi ikusi zuten SEDENAko langileek bere baldintzek etengabe okerrera egiten zutela. Luzaroan hobekuntzarik gabeko sektore batean erakutsi dugu, beste behin ere, greba dela borrokarako tresnarik eraginkorrena. Mobilizazio horiei esker aurrerapen garrantzitsuak ezarri ditugu langile guztientzat eta, bereziki, kategoria prekarizatuenentzat.

Zorionak SEDENAko langileei egindako borrokagatik eta lortutako emaitzengatik.

Gehiago