Erom enpresako langileek greba egin dute lan hitzarmen duin baten alde
EROM, ACCIONA taldean den enpresa, 200 langile baino gehiago dauzka Nafarroako hainbat tokitan kokatuta eta haize erroten mantenimendura dedikatzen da. 2015tik gabiltza hitzarmen baten sinaduraren atzean baina enpresak beti aitzakiak eta jokoetan ibili izan da hitzarmenari ez esateko.
2019-ko abenduak 10
Lanpostu berdinerako, 10 mila euro baino diferentzia handiagoak daude langileen artean. Lan baldintza ezberdinak lanpostu berdinerako, baldintza ezberdin kontratazio berrietan, diskriminazioa ofizinetan, soldata prekarioak “solar”en….
ACCIONA talde barnean gaude eta bere baloreetan beti esaten du langileak zaintzen dituela, bizitza pertsonala errespetuz tratatzen duela… Ahoa betetzen du “elkarrizketa” bezalako hitzarekin. ACCIONAk ez luke egoera hau permititu behar halako balore eta hitzak mahai gainean jarriz, irtenbide digno bat bilatuz bere langileentzako.
Gauza hauen guztiengatik, publikoki azaldu nahi dugu EROMeko langileok jasateen ari garen egoera. 23 urte ACCIONA taldean lan egin ondoren, inoiz bizi izan dugu horren prekarietatea eta ezberdintasun mailak ikusi. Beraz borrokan jarraituko dugu, beste irtenbiderik ez baitugu ikusten, benetan enpresa berriz ere mahaian eseri arte konponbide digno bat bilatzeko.