Errepresioari aurre egiteko talde berri bat sortu da Txantrean

Txantrean "errepresioaren aurkako kultura sustatzeko asmoz" jaio da Txantreako Errepresioaren Kontrako Taldea. Herri mugimenduarekin elkarlanean jardun nahi duen talde honek "gaur egun herritar bezala pairatzen ditugun eskubide urraketei aurre egiteko" sortu da.

2019-ko urriak 17

“Gure auzoak ongi daki zer den errepresioa, honen adierazpen gordinenak ezagutu baititu”, gogoratu du honek plazaratutako oharrean.

“Gaur egun, hamaika dira herritar bezala pairatzen ditugun eskubide urraketak. Salbuespen egoera honi aurre egin nahian, gure auzoaren izaeran adierazgarri izan den kultura antirrepresiboa sustatzen jarraituko dugu, gainerako Herri Mugimenduarekin elkarlanean jarraituz”, iragarri dute. Talde honen funtsa, “auzoaren defentsaz estatuek sistematikoki erabilitako errepresioari aurre egin eta erantzutea izango da”. Euren egin beharren artean elkar babestea, errepresioaren aurrean elkartasuna adieraztea, isun ekonomikoak era kolektiboan kudeatzea edo errepresioa ikustaraztea funzioak daude.

Gehiago