Espainiako Armadaren ariketa berriak Sakanan
Militarrak Sakanara aurten etorri diren bigarren aldia da, garagartzaroan Irurtzun aldean izan baitziren.
2019-ko urriak 3
Militarren kamioi eta ibilgailu txikiz osatutako segizio bat agertu da Uharte Arakilen gaur goizean, 07:30ean. Lekukoek jakinarazi digutenez, 4 edo 6 kamioi, 2 jeep anbulantzia, komunikazioetarako beste 2 jeep, soldaduz betetako mikrobusa eta militarren segizioa ixten zuen jeepa Itsesi auzoan gora egin dute eta ibarrera etortzen direnean ohi denez, mendira jo dute, Beriainerantz, ariketa militarrak egitera. Bigarren aldia da aurten Espainiako armada Sakanan halako ariketak egiten dituena. Aurrekoa Irurtzun inguruan izan zen garagartzaroaren 3an izan zen eta ariketa militarrak egin zituzten.