Jarraipen zabala Douglas lurridendetako lehen greba egunean

Langileriaren %75-a baino gehiagok parte hartu du Douglas lurridendetako lehen greba egunean, ELA sindikatuak emandako datuen arabera. Sindikatu honek exijitzen du baldintzak Nafarroan negoziatzea eta eguneroko txanden aldaketak zein jaiegunetan irekierak bertan behera uztea.

2019-ko irailak 12

Douglas enpresak bi neurri ezarri nahi ditu eta dagoeneko aurrerapausuak ematen ari ditu bide horretan : ordutegi-malgutasuna handitu eta jaiegun eta igandeetan irekiera.

Enpresak planteatzen dituen proposamenen ondorioz, jardunaldien erabateko aldaketa gertatuko da. Lanaldia goiz, arratsalde edo txandetan antolatzeko asmoa dute, egunero aldatzeko aukerarekin eta igande zein jaiegunetan irekitzeko posibilitatearekin.

Modifikazio hau estatu mailan planteatu egin da eta ELA-tik etengabe aldarrikatu dugu Nafarroako langileen eskubideak baldintzatzen dituzten gaiak Nafarroan adostu behar direla, non ELA-k errepresentazioaren gehiengo absolotua duen (3 ELA-k, 1 UGT-k eta 1 CCOO-k).

Garrantzitsua iruditzen zaigu azpimarratzea enpresa honetako langile guztiak emakumeak direla, kontratu partzialekin kasu askotan. Jardunaldiaren malgutasunaren ezarketa hau bizitza laboral eta pertsonalaren arteko kontziliazioaren aurkako eraso larria dela ulertzen dugu.

ELA-k gaurko geldiunearen oso ebaluzio positiboa egiten du, langileriaren %75 baino gehiagok parte hartu duelarik. Horrekin batera. Biharko grebara gehitzeko eskaera egiten du, etorkizunean egoerak hobera egiten ez badu, mobilizazioak jarraitzeko asmoa aldarrikatuz.

Gehiago