Abiatu da G7ren aurkako kontragailurra
Abiatu da G7ren aurkako kontragailurra, eta Mugak Zabalduz plataformak Iruñetik autobus bat antolatu du ekimentan parte hartzeko. Espania eta Frantziako poliziek identifikatu dituzte aktibista guztiak mugan ezarritako kontroletan.
2019-ko abuztuak 21
G7 Ez! Plataformak eta
Alternatives G7 plataformak antolatutako kontra-gailurrari hasiera eman diote gaur goizean Irungo Ficoban
egindako ekitaldian. Bertan, hitza hartu dute bi plataformetako
bozeramaileek, eta baita kontra-gailurrean parte hartuko duten hainbat
mugimendu sozial eta elkarte desberdinetako ordezkariek ere. Besteen artean, jaka hori bat, Aita
Mariko ordezkari bat, Luciana Ghiotto militante feminista argentinarra,
Jose María Uria Gaur Geroa-Duintasuna pentsiodunen ordezkaria, Mixel
Berhokoirigoin bakearen artisaua eta Geneviève Legay, joan den
martxoaren 23an Nizan jaka horiek egindako mobilizazio batean poliziak
zauritutako militantea.
Kontra-gailurrak iraungo duen hiru egunetan zehar ehun hitzaldi eta
ekimen baino gehiago izanen dira.
Bestetik, Mugak Zabalduz plataformak autobus bat atera du kontragailurrera joateko. Goizean abiatu dira Iruñetik eta muga pasatzerakoan kontrol baten gelditu dituzte.