Ekainak 28: Markoetatik gaindi, plazera gara!

Ahaldundu zaitez, izan zaitez zu. Baina ez lodiegi, ezta argalegi. Ez femeninoegi eta kontuz, ez izan mari matxoa. Izan feminista, berdintasunaren aldekoa eta ekintzailea, baina irrifar batekin eta histeria gabe.

2019-ko ekainak 25

Lesbiana bai, ados. Baina hautu horrek sortzen dizun plazeraz larregi ez hitz egin, bale? Hobeto lesbiana formala izan eta kapitalismoaren garbiketa larrosan sartu.

Transa…bueno, zure barruan dagoen arazo bat dela onartzen baldin baduzu, tira! Baina ez kuestionatu eredu bitarra, faborez, jarraitu kaiola arrosa eta urdinak eraikitzen. Eta ez adierazi autodeterminazio edo errebeldia izpirik. Izan zaitez zu, baina guk dioun moduan.

Kapitalismoa barruraino sartzen zaigu, azala gainditu eta zainetara doa. Atea go gabe ere, zist! barruraino! Gizon eta emakume zis heterosexualek (eta ordenatuak) behar dituen kapitalismo basati honek, patriarkatuarekin aliatu eta kabitu ezinik gaituen markoa eusten dute. Indibidualismoan nahi gaituzte, kontsumoan eta bazterretan.

Askatasunez mozorroturik datoz askotan indarkeria eta zapalkuntza zis-hetero-patriarkala. Disimuluz, garbituz, irantsi nahian. Baina guk mozorroa kendu nahi diegu.

Aspaldi hasi ginen salatzen markotik ateratzeak, araua apurtzeak dakarren zigorra. Markoa lehertzen ari gara, plazerrez behin eta berriro apurtzen. Kolektiboan egiten diren eztanda handi eta txikiek egiten gaituzte desobediente.

Desobedientzia kolektiboa zainetara eramaten gabiltza. Ez gara markoan kabitzen, eta ez dugu nahi ere! Markoetatik gaindi, plazera gara!

Gehiago