Sabino Cuadra: “Argentinan bide bat zabaldu da 78ko sanferminetan gertatutakoa argitzeko”
78ko sanferminak gogoan plataformako kideak berriki izan dira Argentinan. Euren kereila aintzat hartu du Maria Servini epaileak eta haren aurrean izan ziren azalpenak ematen. "Pozik itzuli gara interesa agertu baitute hemen 1978ko sanferminetan gertatutakoarekin".
2019-ko ekainak 12
78ko sanferminetan polizia tiro batek hil zuen German Rodriguez. Baina inork ez du ardurarik hartu gertakari horiekin. 78ko sanferminak gogoan plataforma erantzukizunak eskatzen ari da baina Espainiako Gobernuak ez du pausorik eman halakorik argitzeko. Hartara, Sanferminak 78 taldeko kideak berriki izan dira Argentinan. Euren kereila aintzat hartu du Maria Servini epaileak eta haren aurrean izan ziren azalpenak ematen sanferminak. Pozik itzuli dira interesa agertu baitute hemen 1978ko sanferminetan gertatutakoarekin. Hala esan du plataformako kide Sabino Cuadrak.
Noraino iritsiko ote den Argentinan zabaldutako bidea ez dakite, baina, garrantzitsua da behintzat bide bat zabalik egotea benetan 78ko sanferminetan gertatutakoa argitzeko eta arduradunek erantzukizuna hartzeko.
Protesta eginen dute Iruñean
Iruñean, heldu den ekainaren 21ean elkarretaratzea eginen dute Espainiak Nafarroan duen ordezkaritzaren parean exijituz Martin Villaren erantzukizuna, arduradun politiko nagusia izan zelakoan daudelako eta bestetik, Barne Ministerioari eskatuko diogu dokumentazioen desklasifikazioa.