Ekainaren 15an Bidakozeko portuko frankismoaren esklabuei omenaldia eginen zaie

'Memoriaren bideak' elkarteak urtero antolatzen duen ekitaldia honek frankismo garaian Bidakozeko portua egiten ibili ziren errepublikanoak omentzen ditu.

2019-ko ekainak 5

Nafarroako pirinioetan frankismo garaian jasandako errepresioa gogoratzeko hainbat ekimen antolatu dituzte: besteak beste, ekainaren 7an Vicente Lacaisa iheslari burgiarraren inguruko hitzaldia izango da, eta ekainaren 15ean Bidakozeko portuan frankismoko esklabu nafarrak omenduko dituzte Juan Kruz Lakasta kazetariak aurkeztutako ekitaldian. Egun horretan, barrakoiko bisita gidatua ere egingo dute, eta uda guztian bisitatatzeko aukera izango da.

Aurtengo kartela Angel Aja margolari sestaoarraren muntaia da, lanera joatera behartutako soldaduen 38. batalloiaren argazkia da lanaren oinarria.

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, egun “zinez” tristea izango da; izan ere, aurten, lehen aldiz, ez da lekuko zuzenik egongo, aipatutako Vicente Lacaisa eta Luis Ortiz iaz hil baitziren.

‘Memoriaren bideak’ elkarteak euskal pirinioetan jasandako esklabutza ikertzen, salatzen eta zabaltzen ari da 2004. urtetik, eta hainbat omenaldi, hitzaldi eta ekintza egin dituzte urte hauetan.

Gehiago